Zurriola Surf Eskola aintzindari izan da multisurfa eskaintzerako garaian. Multisurfa udako eskolan oinarritzen da non 1,5 orduko klaseetan surf/bodyboard –eko teoria eta praktika lantzen den (long)skate, fitball/indoboard eta koordinazio/oreka ariketen bitartez. Metereologiaren irakaskuntza, mareen funtzionamendua, itsaso-segurtasuna, olatuen sorrera, surfaren historia, ingurunearekiko kontzientziazioa eta ohol gaineko maniobren azalpena ere badago aukeran ikasle finenentzat.

2011kako udan lehen aldiz abian jarritako esperientzian oinarrituta eskaintza hau aurreikusten dugu hurrengo udaretarako. Iraupena goizeko 9etatik eguerdiko 13:30 etara da, lanaldi erdia.

Baldintza meteorologikoen menpe egonda eta aipaturiko jarduerak arrakastaz egunero burutzeko, Kursaal atzekaldeko plazoleta erabili ohi dugu longskate-a eta indoboard-a praktikatzeko. Meteorologiak laguntzen ez gaituen egun horietan, 70 m2 ko gela bat dugu tatami lurzoru barrubigunarekin nun bideoak proiektatzeko, erakusketa teorikoak prestatzeko eta oreka/koordinazioa eta zirkutuetarako tresnak erabiltzeko aukera dugun. 2012ko udatik izan eta izango ditugu Zurriola Surf Eskolak hondartzan bertan (Kursaal-aren eta hondartzako jatetxearen artean) dituen bi etxolak zein bata oholentzako eta neoprenoentzako biltegi bezala akondizionatua dagoen eta bestea aldagela bezala. Hondartza jarduerek haren inguruan egiteko erosotasuna ematen dute: ikasleak bainatzen diren bitartean txankletak, eguzki krema eta eskuoihalak gordetzeko aukera batetik eta aski ezagunak diren hamabostaldi bakoitzeko azken eguneko merendolak bestetik. Azken egunean pertsonalizatutako diploma emango da ikasle bakoitzari.

Eguneko surf ikastaroa egiteko garaian, ikasleak 3 eta 6 ikasle bitarteko taldetan banatzen dira irakasleko, homogeneoki, adina eta surfeko eta itsasoko aurre esperientzian oinarrituta.

Goian aipatutako jardueta guztiek ez dute programa zehatz bat jarraitzen baldintza meteorologikoen menpe bait daude, egunero eskeintzen den surf ikastaroa ahalik eta gehien aprobetxatzeko, batzuetan beste jarduera batzuk egingo dira.

Ikasleek behar lezaketen material guztia eskaintzaren barruan sartzen da: Surf ohola, neoprenoa, txikientzako txalekoak, longskate-ak, segurtasuna bermatzeko materiala, fitball-a, indobaord-a etb.

*Astelehenetik ostiralera 9:00 etatik 13:30 etara (5 urtetik aurrera)
Banatu:Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+