Ikastaro hau hilero egiten da, astean bat, bi, hiru edo 4 klase 1,5 hko iraupenarekin. Taldeak errentagarriak izan dadin gutxienez 4 ikasle eta gehienez 6 ikaslek osatzen dute taldea, adina eta maila homogeneoak sortuz.

kastaro hau surf-a edo bodyboard-ean (aukeratutakoaren arabera)hasi nahi duten pertsonei zuzendua dago, oinarrizko teknikak eta praktikak eta aurrez hasi diren horiei monitore baten gidaritzapean hobekuntzak lortu nahi dituzten horiei zuzendua dago. Prezioan surf ohola, bodyboard-a, aletak, neoprenoa, eskularroak, eskarpinak, neoprenozko txapela, txalekoak, instalazioaren erabilera, dutxak eta asegurua du barne.

*Zurriola Surf Eskolaren aldetik ikastaro bat baldintza meteorologikoak ikasleentzako arriskutsua direnean surf/bodyboard-arekin zerikusia duten beste jarduera didaktiko batzuk eskainiko dira, hala nola skate-a, longskate-a, oreka/koordinazioa surfaren esparruan, itsasoaren irakurketa, itsasaldiak, olatuen sorrera, ingurumena etb

*Talde txikietarako, partikularrak edo bikotearekin kontsulta ezazu ikastaro partikularrak atala. *Kontsulta ezazu ikastoleetarako, unibertsitateetarako, asoziazioetarako ezkongabe-agurra, ikasturte bidaia , talde handietarako ditugun prezio bereziak.

ZURRIOLA SURF ESKOLAKO MAILAK

0.Maila - Ez du inoiz surfeatu. Soft ohola.
1go maila - Bigarren astea, aurreko urtea edo bere kabuz. Soft ohola.
2.maila - Ezaguera eskuratuak ditu baina oraindik soft ohola.
3. maila - Segurtasun arauak kontrolatzen ditu. Ohol gogorra, handia bere adin eta ezaugarri fisikoetarako.
4.maila - Uretan bakarrik moldatzen da, eskapeak hartzen ditu, bere kabuz olatu batzuk hartu ditzazke.
4/5. maila - 4. edo 5. maila duen zalantza dagoenean.
5. maila - Ohol motza bere ezaugarri fisiko eta adinerako, goikaldera bakarrik iristen da, maniobra basikoak egin ditzake. Bideo zuzenketa egiteko aukera dagoenean.
5/6. maila - 5. edo 6. maila duen zalantza dagoenean.
6. maila - Gaitasun altuko perfekzionamendua.
Banatu:Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+