ZURRIOLA SURF ESKOLA erreferente bat da mundo osoan zehar surf eskolen artean. Erreferentzi izateko instalazio zabalak eta modernoak ditu tituludun irakasle sutsuekin batera. Honek denak, ezarritako beste zenbait baldintzekin batera, EHSF-ren segurtasun eta kalitate LABEL ziurtagiria lortzen duen lehen eskola izatea eragin du.
Ume, gazte zein helduentzako maila guztietako klaseak ditugu, oinarri-oinarritik hasita eta goi-mailako errendimenduraino. Osagarriak diren teknikak eta praktikak ere eskeintzen ditugu hala nola apnea, yoga, pilates etab.
Gure helburu nagusia ikasleek itsasoari buruz eta itsasoarengandik ikastea da, ingurunearekiko errespetuz beti ere eta uretan zein kanpoan jarrera erakusgarria azalduz.
MATERIAL ALOKAIRUA
Material sorta zabala daukagu bezeroen eskura 4,10tik hasita 7,6raino, olatu txiki zein handietarako, ohol ebolutiboak, mini malibuak, malibuak, longboard-ak, stand up paddle-ak, hasiberrientzako ohol bigunak, umeentzako oholak, bodryboard-ak, hanka hegalak, urte sasoi bakoitzari egokitutako neoprenoak, eskularruak, eskarpinak, txanoak etb. Harreragile adituak dauzkagu ohola edo neoprenoa aukeratzeko orduan zure surf saioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko.GURE DENDA
Webcam-A & olatuen iragarpena

Sare Sozialak
Sare Sozial desberdinekiko kontaktua mantentzen dugu egunerokoan zuengandik hurbilago egoteko.